binilo itsasgarria gipuzkoan
binilo itsasgarria gipuzkoan
binilo itsasgarria gipuzkoan

BINILO ITSASGARRIAKGIPUZKOAN

Binilo itsasgarria soluzio apaingarri bikaina da erakusleiho, ate, bulegoetako separazio edo hormetarako. Errotulazio-sistema horrek ebaketa-binilozko edo binilo inprimatuzko diseinu ugari egiteko aukera ematen digu, akabera sendotan, kanpoaldeetan ipintzeko..

Binilo mikrozulatuak | beira azpiko biniloak | binilo zeharrargiak | zorutarako biniloak

Ebaketa-biniloa

Binilo itsasgarria, distiratsua edo matea, kolore-sorta zabalarekin eta kalitate desberdinekin, aplikatuko den gainazal mota eta behar den iraupena kontuan izanik. Kristalen errotulaziorako, material zurrunetarako, ibilgailu, horma, argidun eta abarretarako erabiltzen da, eta moldakortasun handia ahalbidetzen du.

Binilo inprimatua

Koloretako irudiak erreproduzitzeko aukera ematen du, argazki-kalitatearekin eta diseinu-aukera askorekin. Gainazal zurrun mota askoren gainean eta kristalak, argidunak, ibilgailuak, hormak eta zoruak errotulatzeko erabil daiteke. Hainbat kalitate, iraupen eta akabera eskaintzen ditugu, proiektu bakoitzaren arabera.

BINILO ITSASGARRIAK INSTALATZEN DITUGU GIPUZKOAN, NAFARROAN ETA IPARRALDEAN

Binilo itsasgarria euskarri zurrunen gainean gipuzkoa

Binilo itsasgarriaeuskarri zurrunen gainean

Binilo-errotulazioko lanak egiten ditugu honako euskarri zurrun hauen gainean:

  • PVCa
  • Panel compositea
  • Metrakrilatoa, eta abar.

Egin iezaguzu kontsulta beste gainazal mota bat errotulatu nahi baduzu.

Binilo itsasgarria kristal gainean gipuzkoan

Binilo itsasgarriakristal gainean

Beirateen errotulazioaren kasuan, binilo itsasgarriak funtzio bikoitza betetzen du: alde batetik apaingarria da eta marka-irudia indartzen laguntzen du, eta bestetik, pribatutasuna ematen du, argia pasatzen utzi arren ikuspena mugatzen duelako.

Kristal gaineko binilo itsasgarriko motak:

  • Azido-efektuko (Glass) binilo zeharrargia
  • Binilo apaingarri inprimatua edo ebaketa-biniloa
  • Binilo mikrozulatu inprimatua

GIPUZKOAN INSTALATUTAKO BINILO ITSASGARRIAK: